Bezeroen arretako ur-zerbitzuan, pertsonak ardatz

Gure bezeroen arretako ur-zerbitzuak eta kudeaketa-ereduak pertsonak ditu ardatz. Konpromisoa hartua dugu arreta arina, pertsonalizatua eta inklusiboa emateko, bezero guztiek –salbuespenik gabe– gure zerbitzuak eskura ditzaten, eta zuzenean jaso dezaten beren zerbitzuari buruzko informazio garrantzitsua.

Arreta omnikanala ur-zerbitzua kudeatzeko

Arreta omnikanala eskaintzen dugu ur-zerbitzuetan, zuri egokitua.

  • Webgunea bere bezeroen gunearekin.
  • Laguntza birtualeko txatbota duen webgunea.
  • Telefono bidezko arreta.
  • Bideodeia.
  • WhatsAppa.
  • Aurretiko hitzordua duten bulego presentzialak.
  • Mezu pertsonalizatuak zerbitzuari eta kontsumoari buruz.

Kanal horiei esker, ur-kudeaketak egin ditzakezu online edo telefonoz, etxetik mugitu gabe eta ordutegi malguaz. Laguntza eman nahi dizugu ur-hornidurarekin zerikusia duten izapide guztietan, zauden lekuan zaudela.

Arreta eskuragarria eta oztoporik gabea

Lanean ari gara zerbitzua eskuratzeko dauden zailtasunak konpontzeko.

  • Ulermen-oztopoak: hainbat hizkuntzatan ematen dugu arreta.
  • Digitalizazioari lotutako oztopoak: kudeaketak errazten ditugu bulegoetan aurretiazko hitzordua emanda, telefonoz eta bideokonferentziaz, eta, gainera, aukera ematen dugu beste pertsona batzuen izenean kudeaketak egiteko.
  • Entzumen-desgaitasunei lotutako oztopoak: WhatsApp erabiltzeaz gain, zeinu-hizkuntzaren bidezko arreta-zerbitzua jarri dugu premia duten bezeroen eskura, bai bulegoetan, bai bideodeien bidez.

Horrela, arreta inklusiboa sustatzen dugu ur-zerbitzuetan, eta pertsona guztiek dute aukera mugarik gabe komunikatzeko eta beren beharrak konpontzeko.

Zaurgarritasun ekonomikoan dauden pertsonak

Behar bezala bermatu nahi dugu laguntza eskuragarriren bat eska dezaketen pertsona guztiek horren berri izan, eta modu errazean eta arinean eskatu ahal izan dezaten.

  • Uraren ordainagiriaren ordainketa zatikatua, hilero zenbateko berarekin. (Tarifa laua “12 Tanta”)
  • Zorra interesik gabe geroratzea eta zatikatzea.
  • Tarifa edo funts sozialak.

Bikaintasuna bezeroaren arretan

Kalitatearekin dugun konpromisoaren ondorioz, Sotto Tempo-k «Urteko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua» saria eman digu.

Aitorpen hori lortzeko, ebaluazio zorrotz bat egiten da, honako hauek aztertuta:

  • Bezeroaren gogobetetasuna.
  • Erantzuteko denbora.
  • Zerbitzuaren kalitatea.
  • Arreta erlazionala.

Horixe da, izan ere, gure helburua: bezeroarentzako arreta-zerbitzurik onena eskaintzea, pertsonak eta haien benetako premiak ardatz hartuta.