Berrikuntza zure udalerrirako ur-zerbitzuetan
Veolian, zerbitzuak eskaintzen ditugu udalerrietan uraren ziklo osoa kudeatzeko, berrikuntza, jasangarritasuna eta efizientzia bateratuz. Ingurumen-inpaktua arindu, pertsonen bizi-kalitatea hobetu, eta aitzindariak izan nahi dugu eraldaketa ekologikoan.
Lanean aritzen gara hiri-eredu berri bat garatzeko: adimenduna, zirkularra eta erresilientea, eta, ildo horretan, ura kudeatzea funtsezkoa da lurraldearen etorkizunerako.
Nola kudeatzen dugu uraren ziklo osoa?
Konponbide osoak eskaintzen ditugu uraren zikloaren fase guztietan, hala ura biltzeko nola berrerabiltzeko.
Ur-baliabideen kudeaketa
Efizientziaz kudeatzen ditugu ur-baliabideak, natura-ingurunean duen inpaktua arinduz eta lurraldeen erresilientzia handituz. Baliabidea zaintzeak honako hauek dakartza berekin:
- Gainazaleko eta lurrazpiko ur-bilketen gaineko presioa murriztea.
- Ura gehiago lehengoratzea eta berrerabiltzea.
- Kutsadura murriztea eta isurketak kontrolatzea.
Horrela, ur-baliabideen erabilera efizientea bultzatzen dugu, natura-ingurunearen gaineko inpaktua arintzen dugu eta lurraldeen erresilientzia handitzen dugu.
Edateko ura
Edateko ur ona bermatzen dugu, teknologia aurreratuaren eta etengabeko kontrolaren bidez.
- Prozesu aurreratuak ditugu ura tratatu, eta edateko ona izan dadin.
- Ingurumen- eta osasun-araudia betetzen dugu.
- Uraren kalitatearen kontrol zorrotza egiten dugu.
Laguntza ematen diegu administrazioei, herritarrek edateko uraren hornidura segurua eta fidagarria izan dezaten.
Edateko uraren banaketa
Sareak kudeatzen eta optimizatzen ditugu, hornidura efizientea izateko.
- Ura banatzeko sareak monitorizatzen eta mantentzen ditugu.
- Ura banatzeko sistemen jarraipen digitala dugu. Datuak aztertu eta interpretatzen ditugu, eragiketa denbora errealean hobetzeko.
- Errendimendu hidraulikoa hobetzen dugu. Ihesak eta galerak murrizten ditugu.
Instalazioetatik etxeetaraino eramaten dugu ura, hornidura jarraitua eta kalitatezkoa bermatuz.
Estolderia eta hondakin-uren arazketa
Estolderia-sareak eta hirietako hondakin-urak tratatzeko instalazioak kudeatzen ditugu.
- Hiriko drainatze-sistema jasangarriak ditugu. Euri-uren kudeaketa hobetzen dugu.
- Ura tratatzeko prozesu aurreratuak ditugu araztegietan.
- Azpiegiturak kontrolatzen eta hobetzen ditugu.
- Araztegiak ekofaktoria bihurtzen ditugu, baliabideak berreskuratuz (ura lehengoratuz, energia berriztagarria sortuz eta hondakinak balorizatuz).
Toki-administrazioekin lankidetzan, uraren ekonomia zirkularrean oinarritutako eredua bultzatzen dugu.
Ura berrerabiltzea eta natura-ingurunera itzultzea
Ur-baliabideen erabilera efizientea sustatzen dugu, besteak beste:
- Lehengoratutako urak berrerabiliz.
- Kalitate egokiarekin tratatutako urak ingurunera itzuliz.
- Ekosistemak –hala nola ibaiak eta akuiferoak– zainduz eta lehengoratuz.
Lanean aritzen gara uraren kudeaketa zirkularra lortzeko, eta, horretarako, baliabideak erabilera berrietarako aprobetxatzen eta eraldatzen ditugu.
Bezeroaren arreta ur-zerbitzuetan
Bezeroaren arreta hurbila eta eskuragarria bermatzen dugu, bere beharretara egokitua, eta aurrea hartzean oinarritutako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
- Arreta omnikanala (bulegoa, telefonoa, online).
- Gorabeheren eta kontsulten kudeaketa.
- Ohar pertsonalizatuak kontsumoari eta zerbitzuari buruz.
- Arreta berezia zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat.
Konpromisoa dugu bezeroei esperientzia arina, inklusiboa eta pertsonalizatua eskaintzeko ur-zerbitzu guztietan.
1.223 hm³
ur hornitzen ditugu
946 hm³
ur arazten ditugu
155 hm³
berrerabilitako ura
+ 75.000 km
baino gehiagoko banaketa-sarea kudeatzen dugu
35.000 km-ko
saneamendu-sarea kudeatzen dugu
2 milioi
kontagailu adimendun ditugu